jueves, 31 de enero de 2013

Igandean III. Kros Txikia egingo dute Orioko kaleetan

Orioko Zaragueta Herri Eskolak antolatuta, III. Kros Txikia egingo dute igandean, herriko kaleetan zehar. 2000 urtetik 2007. urtera bitartean jaiotako haurrek hartuko dute parte lasterketan, eta bakoitzak ibilbide desberdina izango du.

 Korrikalari guztiak 11:45ean elkartuko dira Zaragueta ikastetxeko sarreran. Antolatzaileek, parte hartzaile guztiei dominak banatuko dizkiete.

Aiako ikasleak parte hartzera gonbidatuta daude.

No hay comentarios:

Publicar un comentario